XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ALGOAZI.- Egun on, etxekoandre.

NAGUSIA.- Egun on, algoazil jauna.

Zer berri dugu gaur?.

ALGOAZI.- Berri handirik ez.

Betiko gauza txikiak.

Pelloren semeak tiragoma batekin apaizaren leihoko kristal bat apurtu duela.

NAGUSIA.- Mutiko barrabasagorik barrabas: bihurri ez dago herrian....

Eta, zer gehiago?.

ALGOAZI.- Krispin....

NAGUSIA.- Zer egin du Krispinek?.

ALGOAZI.- Bart ere gehiegi edan zuen eta botatzekoa Filomenaren etxeko atarian bota zuela.

Horrelakorik lehen aldiz gertatu ez denez, Filomenak denuntziatu egin du Krispin, eta orain herriko gartzelan dago.

NAGUSIA.- Horrelakorik! Ba dauka nahikoa Kasildak gizon alproja horrekin....

Bueno, baina zu zerbait erostera etorriko zinen, ezta?.

ALGOAZI.- Ez, gaur ez nator ezer erostera.

Lehengo batean esan zenidan norbait behar duzula dendako lanetan laguntzeko....

(Nagusia pozik).

NAGUSIA.- Ai, algoazil jauna! Zer egingo luke gure herriak zu gabe! (Algoazila dendatik pasiatzen da, harro).

ALGOAZI.- Uniformedunak horretarako gaude, herritarrak zerbitzatzeko.

Gu zerbitzu publiko bat gara.

NAGUSIA.- Eta... zer da nire laguntzaile horrena?.

ALGOAZI.- Ba... mutil bat lanik gabe dagoela....

NAGUSIA.- Nor?.

ALGOAZI.- Ez duzu ezagutzen.

Ez da gure herrikoa.

Mutila ez da oso argia baina zuk hemen ez duzu arkitektorik edo injinadorerik behar.

NAGUSIA.- Ez, ez.

Horiek asko kobratuko lukete eta nik ezin dut diru askorik ordaindu.

Hau ez da Korteinglesa.

ALGOAZI.- Ni ere horretan nago, eta mutil hori argia ez bada, langilea bai, ba da.

NAGUSIA.- Horrelakoa behar dut, ba.

Langilea izan dadila, eta ez argiegia.

Gaur egun ezin daiteke langile listorik hartu.

Berehala hasten dira beren eskubideak erreibindikatzen.

Eta gaur sindikatora, eta bihar manifestaziora, eta etzi asanbladara, beti jaleoan, eta lana, noiz? A! Eta gero lanuzteak daude, grebak.

Horiek izaten dira gehien atsegin izaten zaizkienak.

ALGOAZI.- Ez, hau ez duzu horietakoa.

Tontoa da, listoa baino gehiago.